Aurten dopinaren aurkako 104 kontrol egin dira, 44 lehiaketan egindakoak, eta 60, lehiaketatik kanpo.
Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2016an ere TKEk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. San Miguel Ligan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira.
Dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da TKEk, Elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, San Miguel Ligan lehiatu nahi eta igoera play-offean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak.