Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteen ondorioz.
Richter eskalan 9. mailan sailkatutako lurrikara egon zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Egun horretan bertan 1,2 eta 3 erreaktoreak zeuden martxan. 4,5 eta 6 erreaktoreak, ordea, aldizkako ikuskapen bat zela eta geldirik zeuden.
Lurrikara atzeman bezain laster lehenengo hiru erreaktoreak automatikoki itzali ziren. Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. 38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditzeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoa edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen,eta honen erreaktoreen kontrola guztiz galtzea ekarri zuen. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak.